Zigor-zuzenbidean espezialistak
Abokatu taldea gara, zigor-zuzenbidean adituak, eta gure kezka nagusia, gure bezeroentzako irtenbiderik onenak aurkitzea da
ABOKATUEN BULEGOA BILBON
Bezero bakoitzarekin konpromisoa dugu, horregatik zerbitzu pertsonalizatu bat ematen dugu
Sektorean 40 urtetik gorako eskarmentua dugu eta gure bezeroen aldeko ebazpenek esperientzia hori bermatzen dute. Gure zeregina bezeroei zigor-defentsarik onena eskaintzea da.
Urbil Abokatuak taldean argi dugu zein garrantzitsua den bezero bakoitzarentzat irtenbiderik onuragarriena aurkitzea. Horregatik gure bezeroen beharrak antzematen ditugu, irtenbiderik onenak eskainiz.
Zigor-zuzenbideko zerbitzuak Bilbon
Zigor-zuzenbideko zerbitzuen artean, hauek azpimarra ditzakegu:
- Giza hilketa eta erailketa
- Lesioak
- Sexu-askatasunaren aurkako delituak
- Langileen osotasun moralaren eta eskubideen aurkako delituak
- Intimitatearen, norberaren irudirako eskubidearen eta egoitzaren bortxaezintasunaren aurkako delituak
- Ohorearen aurkako delituak
- Delitu fiskalak eta sozioekonomikoak
- Lapurreta eta ebasketa delituak
- Lurralde-antolamenduari eta hirigintzari, ondare historikoaren babesari eta ingurumenari buruzko delituak
- Faltsutasunak
- Administrazio Publikoaren aurkako delituak
- Ordena publikoaren aurkako delituak
- Adingabeen zigor-zuzenbidea
- Genero-indarkeria
- Bide-segurtasunaren aurkako delituak
- Delitu arinak
JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN
Jar zaitez harremanetan gure abokatu-taldearekin, zerbitzu guztiak ezagutzeko eta kasurako aholkularitzarik onena jasotzeko
Urbil Abokatuak taldean argi dugu oso garrantzitsua dela bezero bakoitzaren kasua ulertzea, konponbiderik azkarrena eta eraginkorrena aurkitzeko.